MAILAK

Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena: Ikusi PDFa.

A1 MAILA

Hasierako erabiltzailea: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako premiei lotutako galderei erantzuteko ere (bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta ezagutzen duen jendeari, haien helbideei eta gauzei buruzko oinarrizko informazioa).

A1 hasierako erabiltzailearen maila lortzeko, 125 irakastorduko prozesua aurreikusten da, beti ere ikaslearen abiapuntua kontuan izanik. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 75 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Titulua: HABEren A1 maila

Sarrera-proba A1
A2 MAILA

Oinarrizko erabiltzailea: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) aurrez aurreko elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, bere esperientzia-esparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.

A2 oinarrizko erabiltzailearen maila lortzeko, 200 irakastorduko prozesua aurreikusten da, A1 mailatik abiatuta. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 100 ordu jardun beharra aurreikusten da.

Homologatutako tituluak: HABEren A2 maila eta Hizkuntza Eskolako A2

Sarrera-proba A2
B1 MAILA

Erabiltzaile independentea: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta ohikoa izan eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai izango da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai izango da, baita ere, bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.

B1 erabiltzaile independetearen maila lortzeko, 250 irakastorduko prozesua aurreikusten da, A2 mailatik abiatuta.
Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 150 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Homologatutako tituluak: HABEren B1 maila, Administrazioko 1. Hizkuntza Eskakizuna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 maila

Sarrera-proba B1
B2 MAILA

Erabiltzaile aurreratua: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da gai orokor nahiz abstraktuei buruz aurrez aurre duen solaskideen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai izango da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarreraginean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab. Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.

B2 erabiltzaile aurreratuaren maila lortzeko 350 irakastorduko prozesua aurreikushttps://www.gernikakoudaleuskaltegia.eus/wp-admin/edit.php?post_type=mailakten da, B1 mailatik abiatuta. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 250 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Homologatutako tituluak: HABEren B2 maila, Administrazioko 2. Hizkuntza Eskakizuna, Hezkuntzako 1. Hizkuntza Eskakizuna, Ertzaintzako 1. Hizkuntza Eskakizuna eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila

Sarrera-proba B2
C1 MAILA

Erabiltzaile gaitua: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko, baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai izango da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai izango da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai izango da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

C1 erabiltzaile gaituaren maila lortzeko, 400 irakastorduko prozesua aurreikusten da, B2 mailatik abiatuta. Horiez gain, ikasleak bakarlanean eta erabilera askean beste 350 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Homologatutako tituluaK: HABEren C1 maila, Administrazioko 3. Hizkuntza Eskakizuna, Hezkuntzako 2. Hizkuntza Eskakizuna, Ertzaintzako 2. Hizkuntza Eskakizuna, EGA titulua eta Hizkuntza Eskolako C1 maila

Sarrera-proba C1
C2 MAILA

Erabiltzaile aditua: Maila hau burutzean ikaslea gai izango da  norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai izango da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.
Maila honetan matrikulatu ahal izateko, C1 mailaren agiria edo baliokidea izan beharko du ikasleak. C2 erabiltzaile adituaren maila lortzeko, 200 irakastorduko prozesua aurreikusten da. Horiez gain, bakarlanean eta bere espezialitateari dagokion proiektua garatzen eta lantzen ikasleak beste 500 ikastordu jardun beharra aurreikusten da.

Homologatutako tituluak: HABEren C2 maila eta Administrazioko 4. Hizkuntza Eskakizuna

Sarrera-proba C2
DIRULAGUNTZAK
Langabezian dauden ikasleentzat, matrikula dohainik.
Estatutik kanpoko ikasleentzat, matrikula dohainik.
%33 edo gehiagoko ezgaitasuna onartua dutenentzat, matrikula dohainik.
Oinarrizko errenta, Laneko Dirusarrerak Osatzeko Errenta, IMI edo antzeko laguntzak, jasotzen ari direnentzat matrikula dohainik.
Maila Bereziko Familia Ugarientzat, matrikula dohainik.
Maila Orokorreko Familia Ugarientzat, %50eko beherapena.
Gernika-Lumotik kanpo erroldatutakoek euren udalerrian galdetu beharko dute.
Kontaktua
94 627 02 11 euskaltegia@gernika-lumo.eus