AITA VILLASANTE UDAL EUSKALTEGIA

Udal euskaltegiok Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen kalitate baldintzak betetzen ditugu eta euskararen irakaskuntzan erabiltzeko material eta baliabide didaktiko egokiak ditugu, bai aurrez aurreko ikastaroetan erabiltzeko eta bai autoikaskuntzarako ere. Horrela, unean uneko eskariari egokitzeko ahalegina egiten dugu etengabe, eta herrian bertan sortzen diren beharrei egokitzeko gaitasuna dugu.

Lehenengo udal euskaltegiak 1981ean sortu ziren eta Euskal Autonomia Erkidego osoan hedatu ziren, instituzioen ardurapean helduen euskalduntze eta alfabetatzeaz arduratzeko.

 

Zertarako sortu zen?

  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea bideratzeko.
  • Euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko.

Ezaugarriak

  • Talde dinamika eta irakaskuntza pertsonalizatua.
  • Ikasleen premietara egokitutako metodologia.
  • Txandaka ikasteko aukera (lan txanden arabera).
  • Multimedia baliabideak / Autoikaskuntza.
  • Eskaeren arabera diseinatutako moduluak.
  • Talde bereziak: guraso taldeak, irakasle taldeak, etorri berriak, merkatariak, enpresetako langileak, ostalariak…
  • BERBALAGUN izeneko proiektuaren partaide.

Nori zuzendua?

16 urtetik gorako ikasleei.

Kontaktua
94 627 02 11
euskaltegia@gernika-lumo.net