Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera bildutako datuak, AITA VILLASANTE UDAL EUSKALTEGIArenak dira (aurrerantzean, “Tratamenduaren arduraduna”), eta IFK: P9805504I du.
Datu horiek hitzartutako harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, edo interesdunak kontrakoa adierazten ez duen bitartean.
Helburua da ikasleak eta haien ikaskuntza-prozesua kudeatzea eta kontratatutako prestakuntza-zerbitzuak ematea, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta euskaltegiak arautzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legea betez eta interesdunak baimena emanez.
Horretarako, datuak HABEri lagako zaizkio, Ikasleak eta haien ikaskuntza-prozesua kudeatzeko 29/1983 Legearen arabera, HABEren mailak egiaztatzeko, ikasleentzako dirulaguntzak emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiek eta udalek helburu berarekin dituzten datuekin alderatzeko, eta euskalduntze-arloko programei eta baliabideei buruzko gogobetetze-inkestak eta informazioa bidaltzeko.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko/ahazteko, tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak dohainik baliatu ahal izango dituzu, AITA VILLASANTE UDAL EUSKALTEGIAra joz (helbidea: ARTEKALE 8, 1., 48300 GERNIKA-LUMO, BIZKAIA). Jakinarazpenean ESKUBIDEAK BALIATZEA adierazi beharko duzu.