* Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta gelan.
* Derrigorrezkoa izango da sarreran dagoen gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea.
* Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete euskaltegiko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
* Sartzeko eta irteteko orduak errespetatzea gomendatzen da.
* COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituen ikaslea ez da euskaltegira etorriko.
* Positibo izan den ikasleak euskaltegira deitu beharko du zuzendariari horren berri emateko.
1. Instalazioak garbitzea, desinfektatzea eta mantentzea
Klase bakoitzaren aurretik, erabiliko diren tresnak desinfektatuko dira, eta arreta berezia jarriko zaie ateen heldulekuei, mahaien gainazalei, aulkien beso-euskarriei, eta oro har, hainbat pertsonak maiz uki ditzaketen elementuei.
Erabiltzaileek erabil ditzaketen espazio guztiak egunero garbituko dira, edo eta erabilera-maiztasunaren eta jende-fluxuen arabera.
Gel hidroalkoholikoak jarriko dira sarreran, korridorean eta komunean. Komuna erabili aurretik eta ondoren nahitaez erabili behar dira.
Leihoak sarri zabalduko dira aireztapena ziurtatzeko.
2. Instalazioetara sarbideak eta zirkulazioak
Ikasle-fluxuak zuzentzeko behar diren bitartekoak jarri ditugu, gezien bidez markatutako bideari jarraitu beharko zaio, zuzenean ikasgelara sartzeko eta ikasgelatik irteteko. Barrurako sarrera mailakatua izango da, saioetako bukaeran eta hasieran sor daitezkeen pilaketak ekiditeko. Horretarako, saio batetik besterako bost minutuko tartea utziko da, gelak aireztatu eta desinfektatzeko.